Azkuna Irratia Tailerraren hirugarren edizioa

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Azkuna Zentroaren lankidetzarekin eta hirugarren urtez jarraian, 10 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako irrati tailer bat antolatu dute

Gabonetako oporretan zehar egiteko, erdialdeko Bilboko Azkuna Zentroko instalazioetan, tailer honen helburua, ezinegonak dituzten neska-mutilak irratirako albistegien erredaktore, editore eta esatari bihurtzea da –era ludiko eta praktiko batean-. Zalantzarik gabe, irrati baten programazioaren ezinbesteko atal bat da sekzio hori –albistegiak-.

Albistegi bat egiteko prozesu osoa ikasteko, irrati tailer honetan –bi eguneko iraupena duena-, albisteak lortzea, elkarrizketak egitea, irratirako informazioak idaztea, albistegi bat editatzea eta, azkenik, uhinen bitartez albistegi bat emititzea ikasiko dute parte-hartzaileak. Guzti hori adibide teoriko eta praktiko ugariekin eta era dibertigarri eta partizipatibo batean.

Tailerrak bi egun iraungo du, hiru ordu eguneko, eta bi ekitaldik osatuko dute. Irratiko albistegietan esperientzia duten bi kazetarik emango dituzte bi tailerrak.

Abenduaren 26 eta 27an tailerra euskaraz izango da; urtarrilaren 2 eta 3an, berriz, gazteleraz.

  • Helburuak: Irratiko albistegi bat egiteko oinarrizko ezaguerak lortzea, baina era ludiko eta praktiko batean.
  • Bi tailer, bata euskaraz (abenduaren 26 eta 27an) eta bestea gazteleraz (urtarrilaren 2 eta 3an)
  • Xede-publikoa: 10-12 urte bitarteko 12 neska-mutil tailerreko
  • Tokia: Bilboko Azkuna Zentroa
  • Izen-ematea: Azkuna Zentroan bertan edo HEMEN (Tokiak bete arte)
  • Prezioa: 20€ / 15€ AZ txartelarekin

Informazio gehiago, Infopuntuan: Bilboko Azkuna Zentroko Kulturen Atarian edo 94 401 40 14 telefono zenbakian.

About urdanet