Jon Sistiaga, Euskal Kazetarien Elkarteko eta Kazetarien Euskal Elkargoko ‘Euskal Kazetariak Saria 2016’

 

 

  • María Josefa Marzo, Hodeiren Bila Plataforma, kazetari turkoen kolektiboa eta Iker Merodio ere sarituak izan dira

 

 

 

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatutako ‘Euskal Kazetaritza Sariak 2016’, BBK eta Euskaltelen babesarekin egin direnak, badituzte irabazleak:

 

Jon Sistiagak “Euskal Kazetariak” ataleko saritua izan da;  “Adierazpen Askatasunaren José María Portell”a kazetari turkoen kolektiboari egokitu zaio; “Ibilbide Profesionala”ren saria, María Josefa Marzo kazetariari;  “Komunikabideetan ohiartzuna izan duen Pertsonaia edo Giza instituzioa”ren saria, Hodeiren Bila Plataformarentzat eta “Kazetaritza Digitala” Iker Merodiorentzat izan da. Sarituak, Euskal Autonima Erkidekogo hainbat komunikabideetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.

 

“Euskal Kazetariak” Saria

Kategoria honetako sariduna Jon Sistiaga izan da, guda eta gatazka zonaldeetan egindako sekulako lanagatik.

Sari honen bosgarren edizioa da eta bere helburua gure lanbiderako adibide eta hantustea den EAEko informazioaren profesional bat omentzea

da, Euskadin, maila nazionalean edota nazioartean egindako lanagatik.

2007.urtean (1.edizioan) Manu Leguinechek jaso zuen saria, 2009an (2.edizioa) Sarita Estévezek,  2011n (3.edizioa) Iñaki Gabilondok eta 2015ean (4.edizioa) Mikel Ayestaranek.

 

“Adierazpen Askatasunaren José María Portell” Saria

Sari hau, bere laugarren edizioan, kazetari turkoen kolektiboak eskuratu du uztailaren 15ean arrakastarik izan ez zuen kolpe militarraren ondoren jasandako jazarpen, eraso eta errepresioagatik.

Lehen edizioan (2008) Elena Tregúbova kazetari errusiarrak jaso zuen saria. Kremlinetik kazetaritza uzteko presio izugarriak jaso ondoren eta bere etxearen aurrean lehergailu batek eztanda egin ostean, Erresuma Batura erbesteratu zen.

Bigarren edizioan (2010) Terry Gould kazetari eta idazle amerikarra zan zen saritua, nazioarte mailan kazetaritzaren bozeramaile eta defendatzaile dena.

Hirugarren edizioan (2015) kazetari mexikarren kolektiboak eskuratu zuen sari hau, narkotrafikoaren kontra egindako ikerketa eta salaketa lanagatik.

 

“Ibilbide Profesionalari” Saria

Sari honen bigarren edizioan María Josefa Marzo izan da saritua.  “Hierro” egunkariko azken garaiko zuzendaria izan zen eta europar gaietan aditua den kazetaria da.

 

“Pertsonaia/Giza instituzioari” Saria

Atal honetako saritua Hodeiren Bila Plataforma izan da, bere borroka indarra eta familiari laguntzeagatik baina, batez ere, Hodei Egiluzen desagarpena komunikabideetara hedatzeagatik ikaragarrizko ikuspena emanez.

 

“Kazetaritza Digitala” Saria

Bigarren edizio honetako saritua Iker Merodio kazetaria izan da.

 

Sari hauetako epaimahaikideak hurrengo hauek izan dira: Jesús Coterón, EKEko presidentea eta KEEko dekanoa; Carmen Torres Ripa, kazetaria; Arturo Trueba, EKEko presidenteordea eta KEEko idazkari orokorra; Amaia Goikoetxea, KEEko dekanordea; Nekane Vado, EKEko idazkari orokorra eta KEEko diruzaina; Pedro Ontoso, El Correoko zuzendariordea; Bingen Zupiria, Deiako zuzendaria; Iñaki Soto, Garako zuzendaria; Txema Villate, EFEko delegatua Bilbon; Andoni Aranburu, EiTBko estrategia eta komunikazio zuzendaria; Ángel López, Onda Vascako programen burua; Federico Merino, Radio Popularreko zuzendaria; Juan Carlos de Julián, Onda Cero Euskadiko informatiboen koordinatzailea; Begoña Marañón, Cadena SERreko zuzendaria; Enrique Campos, Grupo Nervióneko zuzendaria; Mireya Álvarez, BBK-ko komunikazio zuzendaria eta Nerea Lupardo, Euskalteleko instituzio harremanetako zuzendaria.

 

‘Euskal Kazetaritza Sariak 2016’ datorren azaroaren 7an emango dira arratsaldeko 19:30ean Bilboko BBK Salan (Gran Vían).

 

 

 

About urdanet