Sara Estévez, Bilboko Udalaren “Bilboko Ospetsu 2016”

  • Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak kazetaria zoriontzen dute eta Bilboko Udalaren sariaren garrantzia azpimarratzen dute

Bilbo, 2016ko abenduak 1. Bilboko Udalak Sara Estévez kazetaria saritu du  bere golardorik garrantzitsuena den “Bilboko Ospetsu 2016” sariarekin. Udalak adierazi duenez, “sari honen bitartez, haien ibilbidean hiriaren izen ona zabaldu duten pertsona edo erakundeen lana saritzen du”. Estévezen kasuan -“Maratón” izenaz ezaguna- Udalak bere “ibilbide baliotsua” nabarmentzen du emakumezko lehenengo kirol kazetari eta kronista izategatik.

Estévezez gain, sarituen artean “Bilboko Ospetsuak 2016” José Angel Iribar Athleticeko atezain mitikoa; Xabier Kintana, euskaltzaina; José Antonio Garrido, injeniaria eta Jakiundeko akademikoa eta Begoña Rueda, Bizkaiko Esklerosi Anitzeko Elkarteko sustatzailea (ADEMBI) daude.

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, alde batetik, Sara Estévez zoriondu nahi dute bere ibilbidea saritzen duen giza-ezagutze bikain honengatik; eta beste alde batetik, Bilboko Udalari eskerrak eman nahi dizkiote kazetarien lana igartzeagatik, nahiz eta egoera zailetan lan egin behar izaten duten informatzea helburu bakarra izanez, Sara Estévezen kasu, non iragan ez hain urrun batean emakumeek mundu profesionalera sartzeko zailtasun mordoak zituzten.

Sara Estévez, Euskal Kazetarien Elkarteko “Euskal Kazetariak Saria 2009” da baita ere, irratiko alor informatibo guztietan, baina kirol arloan non aitzindari izan zen, bereziki, lau hamarkadaz jarduteagatik.

Bere mezu publikoan Bilboko Udalak hurrengo hau nabarmentzen du Sara Estévezen inguruan:

 

SARA ESTÉVEZ, MARATÓN. LEHENENGO KIROL KAZETARI ETA KRONISTA, BERE IBILBIDE BALIOTSUAGATIK

 San Frantzisko kalean jaso zen 1925ean eta bi urte zituela aita galdu zuen. Sarita Estévez bederatzi neba-arrebetan txikiena izan zen eta gerraren krudeltasuna eta gerra oste iluna pairatu zituen.

 Oso gaztetan hasi zen lanean Erandioko Unquinesa enpresan, eta, bertan, zuzendaritza idazkari izatera iritsi zen. Baina 1947an, uztailaren 18ko ordainsari bikoitza baliatu zuen Iriondo, Venancio, Zarra, Panizo eta Gainzaren Athletic mitikoko abonatu egiteko –garai hartan emakumeak ezin ziren bazkide izan-.

Erabaki horrek betiko aldatu zuen neska geldigaitz eta berritzaile haren bizitza. Apurkaapurka Hiribilduko futbol giroan sartzea lortu zuen, eta Radio Juventud-en kolaborazioak egiten amaitu zuen. Bertan, berriemaile anonimo sare bat eratu zuen, Bizkaian jokatutako partida guztien emaitzak jaso eta gaueko hamaikak baino lehen ‘Stadium’ mitikoan jakitera emateko.

 Hantxe sortu zen Sarita Estévezen alter egoa ere, ‘Maratón’ kirol kazetari misteriotsua. Izan ere, honen komentarioak –gizonezko ahots batek emanak- garai hartako futbol kritika arloan zalantzarik gabeko erreferente izatera iritsi ziren.

 1973 arte, inork ez zuen jakin ‘Maratón’ benetan Sarita Estévez zela. Ondoren, 2009an Euskal Kazetari Saria eman zioten, bizitza kazetaritzari eta irratiari eman ziolako. Egia esan, anonimatuan lan eginda ere, bide berriak zabaldu zituen eta lehenengo emakume futbol kronikagilea eta kirol saio bateko zuzendaria izan zen.

 

About AVP