HITZALDIA PHOTOMUSEUMEAN: KIRMEN URIBE

 

30787478211_24d2ae2f2c

Elkarrekin esnatzeko ordua

Otsailaren 3an, 18:00etan

PHOTOMUSEUM – Zarautz
Doako sarrera

 

 

Photomuseumak  sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, otsailaren 3an 18:00etan, Kirmen Uribe idazle ondarrutarraren hitzaldia izango da. Bere azken nobela Elkarrekin esnatzeko ordua” izango du abiapuntu.

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek bilbatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren eleberriko kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia bipila.

Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak.

Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera.

Familia baten bizipenak jasoz, ametsen eta ezintasunen kronika nobelatua duzu hau, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.

Informazio guztia:

AULA-GELA K.URIBE

 


PHOTOMUSEUM. Argazki & Zinema Museoa

251 posta kutxa

San Inazio kalea, 11

E-20800 ZARAUTZ

Tel. 943 13 09 06 Fax 943 83 18 23

E-mail: photomuseum@photomuseum.name

Web: www.photomuseum.name


 

 

About AVP