‘Euskal hedabideak, itun bila’ jardunaldia, otsailaren 22an

Euskaltzaindia

 

Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean?

 

  • Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan izango da jardunaldia (Plaza Barria, 15), 09:15etatik hasita.

  • Hekimen-ek eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu duten mintegian Jone Goirigolzarrik, Xabier Landabideak, Alberto Barandiaranek eta Libe Mimenzak parte hartuko dute.

  • Hedabideak hizkuntza baten biziberritzerako funtsezko zutabeetako bat dira. Euskal hedabideek hogeita hamar urtetik gorako ibilbidea egina dute, baina oraindik egonkortasuna falta dute, erronka eta proiektu berriei heltzeko. Herritarrek informazioa euskaraz jasotzeko duten eskubidea ziurtatu ahal izateko, ituna posible ote da hedabideen eta administrazioen artean? Hori dena aztertu nahi da jardunaldi honetan.

 

EGITARAUA

Hekimen_ikastaroa

09:15 : Sarrera Andres Urrutia euskaltzainburua Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea Alberto Barandiaran HEKIMENeko (Euskal Hedabideen Elkartea) zuzendaria

09:30 – 10:15 : Euskal hedabideen kartografia: zer, zenbat, non Libe Mimenza -Euskal Hedabideen Behategia

10:15 – 11:15 : Zergatik dira garrantzitsuak euskal hedabideak  XXI. mendean? Jone Goirigolzarri eta Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitateko irakasleak)

11:15 – 11:45 : Atsedena

11:45 – 12:45 : Diru laguntzetatik itunera: hainbat esperientzia Ikastolen eredua Euskaltegien eredua Frantziako irratien eredua

12:45 – 13:30 : Esparru berria garai berrirako Alberto Barandiaran (Hekimen)

13:30 – 14:00 : Solasaldia eta itxiera

 

About AVP