Eztabaida-leku irekia: ‘Emakumea eta komunikabideak. Emakumeen presentziak komunikabideetan dituen aztarnak eta aukerak. Komunikatzeak badu generorik akaso?’

Ostegunean, martxoaren 30ean, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, “Emakumea eta komunikabideak. Emakumeen presentziak komunikabideetan dituen aztarnak eta aukerak. Komunikatzeak badu generorik akaso?” eztabaida-leku irekia antolatu dute. 

Ekitaldia Euskadiko Artxibo Historikoan izango da (k/ María Díaz de Haro, 3-Bilbo) goizeko 11,30ean.

 

TOPAKETAREN HELBURUA komunikabide desberdinetan informazio zuzena lantzen duten emakumeek hitz egitea da, euren gogoetak nola egiten dituzten inguruan ozen adieraztea, euren beste begirada, begiralearen begiak generorik badu edo errealiatea unisexa den eta zergatik hainbeste emakume informatzaile egon arren gutxi batzuk soilik zuzendaritza-karguak dituzte.

 

EGITARAUA

INAUGURAZIOA

 

Jesús Coterón, Kazetarien Euskal Elkarteko dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.

Nekane Lauzirika, Kazetarien Euskal Elkarteko eta Euskal Kazetarien Elkarteko bokala. Eztabaidaren moderatzailea.

 

TXOSTENAK

 

  • “Garelako ikusten dugu, ikusten dugulako gara”

Estibaliz Ruiz de Azua.  Kazetaria. ETBko asteburuko Teleberriaren aurkezlea eta Grupo Noticiaseko egunkarietako zutabegilea.

  • “Erredakziotik Zuzendaritzara eta beste Komunikazio sail batzuk”

Pepa Marzo.  Hierroren zuzendaria bere azken etapan, Bilbao egunkariko kolaboratzailea.  “Europa, una información selectiva” eta “Bizkaia en la Unión Europea” publikazioen egilea.

  • “Emakumezko kazetariak eta informazio ‘gogorra’: zergatik urri dira analisi político edo ekonomikoan”

Lourdes Pérez Rebollar. Vocentoko Eduki Editorialen Zuzendaritzako Iritzi burua, ekoizpen editorialean eta Taldeko eskualdeko egunkarietako artikuluetan erantzukizuna du. Egun, El Diario Vasco egunkariko Erredakzio burua da. EiTBko komunikabideetako tertuliakidea.

  • “Zubiak eratu, hesiak altxatu”

Pilar Kaltzada González.  Aholkulari seniorra eta “Linking Ideas” komunikazio agentzia estrategikoko Bazkide Sortzailea. Euskadiko komunikabide garrantzitsuenetan lan egin du eta informazio eta iritzi-programetako ohiko kolaboratzailea da.

  • Kazetaritza de-generatua: feminismoa komunikabide alternatiboetan

June Fernández.  Generoan, aniztasun sexualean eta migrazioetan  espezializatutako kazetaria. El Paísen hasi zen. Pikara Magazine aldizkari digital feministaren bultzatzailea eta koordinatzailea, eta imprimatutako edizioko zuzendaria. Eldiario.es, Diagonal eta Argiako kolaboratzailea.

 

DEBATEA

Mintzalarien parte-hartzeen ondoren debaterako balioko duten galdera-txanda irekiko da.

 

ITXIERA

Jesús Coterón, Kazetarien Euskal Elkarteko dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.

 

*Izen-emateak: asociacion@periodistasvascos.com / info@colegiovascodeperiodistas.com

About AVP